martes, 20 de diciembre de 2011

Tutoretza plana

KASUA:

Gorkak mikroenzefalia bat zuen, hau da, burmuina normala dena baino txikiagoa zuen. Jaio bezain pronto amak utzi egin zuen, eta beraz, zentruko erizain batek adopzioan hartu zuen. Gorka nagusitzen zen heinean normala ez zela konturatu ziren gurasoak. Hauek banandu egin ziren, aitak utzi eta ama urteekin zorotu egin zen. 
Eskolan behin eta berriro irakaslearen atentzioa deitu nahian zegoen, honen maitasuna bilatzen zuen behin eta berriro baina ikasgaiei ez zien harretarik jartzen. Honetaz gain, ez zuen errealitatea eta fikzioa bereizten; munstroek jo egiten zutela esaten zuen, bat batean bere burua jotzen hasten zen edozein gauzaren kontra (atea, grapagailua, liburuak...), garrasika hasten zen eta kalera korrika batean irtetzen zen.
Gainera ikaskide batzuek jokoa jarraitzen zioten txintxatuz eta honek Gorka oso urduri jartzen zuen.
Noski honek guztiak klasea deskontrolatzen zuen, eta beraz, irakasle guztiek hitz egin eta gero, gela berezi batera pasatzea pentsatu zuten. Azkenean, amak kustodia galdu eta abegi etxe batera eraman zuten


EFEKTUA:

-Autoestimu baxua izango du

-Klasekideek geroz eta gehiago baztertuko dute (beldurragatik gehien bat)

-Klasea jarraitzea ia ezinezkoa izango da, Gorkaren mozketaldiak direla eta.

-Klasearen errendimendua jeitsi egingo da.

-Taldeko ekintzak aurrera eramatea oso zaila izango da (bisitaldiak, antzerkiak aurkeztu...)

-Irakasleak bai frustrazioa bai kulpabilitatea sentituko ditu umea nola lagundu ez dakielako.


KASU HAUETAN IRAKASLEAK NORENGANA JOKO DU?

Mota honetako kasu batekin topo egiten dugunean tutoreak eskolako psiko-pedagogoarengana jotzea izango du aukerarik egokiena. Pskio-pedagogoaren lana arazoa detektatu zaion umeari ariketa batzuk eginaraztea izango da, eta modu honetan, Gorkaren arazoa detektatu ahal izango du eta bere sustraia ikusi eta ulertu.
Arazoaren mailaren arabera, mutilarentzat egokiena den irtenbidea bilatuko du; etxean zein gelan ariketa espezializatuak egitea arazoa baretu edo kontrolatzeko, edo gela espezializatu batera eraman.


IKASKIDEEKIN HITZALDIA

Tutoreak, Gorka klasean ez dagoen momentu bat aprobetxatu behar izango du honen ikaskideekin hitz egiteko. Bertan, mutikoak duen arazoa planteatu behar izango zaie eta ume berezia dela azaldu.
Zirikatzen duten umeei begira: Lehenbizi ziriken zergatia galdetu beharko zaie eta gero zirika hauek zentzurik ez dutela ulertarazi beharko zaie, zirika hauek Gorkaren egoera psikologikoa txarrera eramanarazi egiten dutelako; hau da, triste jartzen dela eta bakarrik sentitzen dela.
Beldurra dioten umeei begira: Gorka ume ona dela esango zaie, eta beraz, beldurrik ez diotela eduki behar azalduko zaie; inori min egin nahi ez diolako.
Orokorrean aipatzeko: Berarekin klasean daudenean beste edozein ume balitz bezala tratatu behar zaiola esango diegu; hori bai, mindu eta zirikatu gabe. Bestalde, bere atakeetako bat izatean garrasi ez egiteko eskatuko diegu, eta ezer gertatuko ez balitz moduan jokatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario