martes, 20 de diciembre de 2011

Tutoretza plana

KASUA:

Gorkak mikroenzefalia bat zuen, hau da, burmuina normala dena baino txikiagoa zuen. Jaio bezain pronto amak utzi egin zuen, eta beraz, zentruko erizain batek adopzioan hartu zuen. Gorka nagusitzen zen heinean normala ez zela konturatu ziren gurasoak. Hauek banandu egin ziren, aitak utzi eta ama urteekin zorotu egin zen. 
Eskolan behin eta berriro irakaslearen atentzioa deitu nahian zegoen, honen maitasuna bilatzen zuen behin eta berriro baina ikasgaiei ez zien harretarik jartzen. Honetaz gain, ez zuen errealitatea eta fikzioa bereizten; munstroek jo egiten zutela esaten zuen, bat batean bere burua jotzen hasten zen edozein gauzaren kontra (atea, grapagailua, liburuak...), garrasika hasten zen eta kalera korrika batean irtetzen zen.
Gainera ikaskide batzuek jokoa jarraitzen zioten txintxatuz eta honek Gorka oso urduri jartzen zuen.
Noski honek guztiak klasea deskontrolatzen zuen, eta beraz, irakasle guztiek hitz egin eta gero, gela berezi batera pasatzea pentsatu zuten. Azkenean, amak kustodia galdu eta abegi etxe batera eraman zuten


EFEKTUA:

-Autoestimu baxua izango du

-Klasekideek geroz eta gehiago baztertuko dute (beldurragatik gehien bat)

-Klasea jarraitzea ia ezinezkoa izango da, Gorkaren mozketaldiak direla eta.

-Klasearen errendimendua jeitsi egingo da.

-Taldeko ekintzak aurrera eramatea oso zaila izango da (bisitaldiak, antzerkiak aurkeztu...)

-Irakasleak bai frustrazioa bai kulpabilitatea sentituko ditu umea nola lagundu ez dakielako.


KASU HAUETAN IRAKASLEAK NORENGANA JOKO DU?

Mota honetako kasu batekin topo egiten dugunean tutoreak eskolako psiko-pedagogoarengana jotzea izango du aukerarik egokiena. Pskio-pedagogoaren lana arazoa detektatu zaion umeari ariketa batzuk eginaraztea izango da, eta modu honetan, Gorkaren arazoa detektatu ahal izango du eta bere sustraia ikusi eta ulertu.
Arazoaren mailaren arabera, mutilarentzat egokiena den irtenbidea bilatuko du; etxean zein gelan ariketa espezializatuak egitea arazoa baretu edo kontrolatzeko, edo gela espezializatu batera eraman.


IKASKIDEEKIN HITZALDIA

Tutoreak, Gorka klasean ez dagoen momentu bat aprobetxatu behar izango du honen ikaskideekin hitz egiteko. Bertan, mutikoak duen arazoa planteatu behar izango zaie eta ume berezia dela azaldu.
Zirikatzen duten umeei begira: Lehenbizi ziriken zergatia galdetu beharko zaie eta gero zirika hauek zentzurik ez dutela ulertarazi beharko zaie, zirika hauek Gorkaren egoera psikologikoa txarrera eramanarazi egiten dutelako; hau da, triste jartzen dela eta bakarrik sentitzen dela.
Beldurra dioten umeei begira: Gorka ume ona dela esango zaie, eta beraz, beldurrik ez diotela eduki behar azalduko zaie; inori min egin nahi ez diolako.
Orokorrean aipatzeko: Berarekin klasean daudenean beste edozein ume balitz bezala tratatu behar zaiola esango diegu; hori bai, mindu eta zirikatu gabe. Bestalde, bere atakeetako bat izatean garrasi ez egiteko eskatuko diegu, eta ezer gertatuko ez balitz moduan jokatzeko.

Gaurko hiperaktiboak, biharko autonomoak

Trastorno por Déficit de Atención e Hiperactividad (TDAH) edo hiperaktibitatea haurrak garenean ez detektatzeak, etorkizunean erlazio sozialetan trebeak ez izatea ekarri ahal digu. Modu honetan, besteen arauak betetzea oso zaila izaten zaigu eta beraz, negozio propioa izatera edo berdina dena, autonomo izaten hasten gara, hau da, enpresa propioa sortzen dugu inoren esanetara ez egoteko. Hori da honako albiste honetan esaten dena gutxienez, eta nolabaiteko logika du, besteen arauak bete ezin baditugu, gure arauak betearaziko dugu, eta non enpresa propio batean baino hobeto?

martes, 13 de diciembre de 2011

"Educación para la Ciudadanía" ikasgaiaren inguruko kexa

"Aragon Digital"eko "Cartas al Director"en gizon batek bidali egin du eskutitz bat asignatura horretaz kexatzen. Haren hitzetan umeentzat argi dago pertsonen joera sexualak aldatuz doazela bizitzan zehar, eta ez da beharrezkoa ikasgai hori. Are gehiago, semeak emakume bihurtu ahal den galdetu izanagatik eskakizun bat egin dio gobernuari irakasgai planatik kentzeko. 
Eskutitz guztian zehar bere burua "moderno eta irekia" aurkezten du, baina bere hitzen artean nabaritzen den haserrea ikustean, argi eta garbi dago bere jokaera homofoboa, ez baitzaio ezer kostatzen bere seme-alabei azaltzea ulertu ez dutena. Ez du nahi ikasgai hori jarraitzea "para no tener que explicarles a mis hijos algo tan obvio como que uno o una es hombre o mujer siempre, aunque sus inclinaciones sexuales vayan a personas del sexo contrario o de su mismo sexo, o se mutilen sus genitales; y que el amor de amistad entre dos hombres no indica, ni mucho menos, que sean homosexuales".


Hemen duzue esteka, apur bat barre egin dezazuen

GURASOEKIN TUTORIZAZIOA: ROLE PLAYING

KASUA


Iker 8 urteko mutikoa da, oso lotsatia dena. Klasekide bati bullyinga egiten dio beste batzuekin batera, Aitorren esanetara egonda bere integrazioa bermatzeko. Bullyinga egiten zaion mutiko hori (Hodei) Ikerren laguna zen pasa den kurtsoan, baina kurtso honetan ez dira lagunak, seguru aski Hodei loditu eta betaurrekoak jarri dizkiotelako. Honetaz gain lotsa hau ezkutatu egiten du bere burua min dezaketen beldurrari aurre egiteko, Ikerri min egiten.
Ikerren gurasoekin hitz egin behar dugu, eta honetarako kontuz ibili beharko gara gauzak nola azalduko eta galdetuko ditugun.

Iker ikasgaietan orokorrean ondo dabil. Hizkuntzetan aurrerapen hobeak erakutsi ditu matematiketan baino, eta orokorrean isila eta adia da klasean. Etxeko lanak garaiz egiten ditu eta lanak egiterakoan oso txukun egiten ditu.

Oso mutiko lasaia eta lotsatia dela ikusi daiteke, baina lotsa hau nolabait ezkutarazi nahi izaten du, bere ikaskideen artean dagoenean gehienbat. Pasa den urtean Hodeiren lagun mina zela ikusi nuen, beti elkarrekin jolasten zebiltzan eta klasean ere beti zeuden elkar, aurten aldiz ez ditut hain elkarturik ikusten.


Gauza da Hodeik azkenaldian arazoak izaten ari dela klasean klasekideekiko baztertzea eta burlak jasaten. Iker ez da burla hauen burua baina bai dagoela albo batean noizean behin besteen jokoa jarraitzen pasa den urtean bere lagun mina zena defendatu beharrean. Zerbait esan al dizue honen inguruan?
Egia esateko oso arduratuta gaude Hodeirekin bai bere notak bai bere autoestimua asko jaitsi direlako, honetaz gain, bere lagun mina galdu du eta oso bakarrik sentitzen da.




IKERREN AGENDAN GURASOEKIN ELKARRIZKETARAKO:


Egun on,
Jakingo duzuenez lehenengo hiruilabetea jadanik pasa da, eta honi buruz hitz egiteko geratzea gustatuko litzaidake, Ikerren garapena nolakoa izan den jakinarazteko beste gauza batzuen artean.
Astelehenean 12.30 etan gera ginteke, ondo al zaizue?
Besterik gabe, zuen erantzunaren zain.
Naia




Galdetegia:


Aldaketaren bat igarri al duzue etxean?

Zein lagunekin jolasten da?

Hodeirekin zegoen erlazio berdina ikusten al duzue?

Hodeirekin ez egotea zergatik dela uste duzue?


ROLE PLAYING








* Irakasle izatearen Role playing-a Gorka Pablos, Gaizka Gallastegui eta Xabier Huarterekin egin genuen, hau da ifgazteak-ekin.


ERRUBRIKA





BIKAIN OSO ONDO ONDO GUTXI
EGITURA
-Galdera guztiak koherenteak dira, eta elkarrizketaren gaiarekin bat etortzen dira erabat.
-Galdera guztien artean kohesioa eta lotura perfektoa dago.
-Galderak koherenteak dira eta elkarrizketarekin gaiaren inguruan eraiki egin dira
-Galderak kohesioa dute, eta haien arteko lotura nabarmentzen da
-Galdera gehienak koherenteak dira, eta ia ez da aldentzen elkarrizketaren gaitik
-Galderak orokorrean kohesionatuta daude
-Galdera gehienak koherenteak dira, eta ia ez da elkarrizketaren gaitik aldentzen
-Galderak orokorrean kohesionatuta daude
JARRERA -Ahots oso argiz eta ozenez hitz egin da.
-Lana guztiz serioki hartu dute.
-Irakaslea jarrera lasai eta ulerkorrarekin aritu da hizketan
-Ahots argiz mintzatu egin da, eta ez dago zailtasunik hitz bakoitza uler dadin
-Lana seriotasunarekin hartu dute
-Irakaslea jarrera ulerkorrarekin aritu da hizketan
-Elkarrizketa-kideek esaten dutena orokorrean ulertzen da
-Lana seriotasun nahikoaren hartu dute
-Irakaslea nahiko ulerkorra izan da
-Elkarrizketa-kideek esaten dutena orokorrean ulertzen da
-Lana seriotasun nahikoaren hartu dute
-Irakaslea nahiko ulerkorra izan da
EDUKIA
-Hasieratik tratatu behar zen ideia eta arazoa argi egon da elkarrizketa osoan zehar
-Irakaslea zeharo tentuz aritu da gaiaren inguruan hizketan.
-Elkarrizketaren atal gehienetan nabarmentsua izan da zein den planteatutako arazoa
-Irakaslea tentuz aritu da gaiaren inguruan hizketan
-Elkarrizketa-kideek esaten dutena orokorrean ulertzen da
-Irakasleak arazoa aurkezteko orduan kontu apur batekin ibili da
-Elkarrizketaren arazoa argi ikustekoa izan da, nahiz eta noizean behin gai nagusitik aldendu
-Irakasleak arazoa aurkezteko orduan kontu apur batekin ibili da


    domingo, 4 de diciembre de 2011

    Gizarte Sareak eskola porrotaren botika

    Gizarte sareak bideojokoekin batera, umeen eskolako porroten hasieratzat hartu izan ditugu beti, baina aste honetan aurkitu izan dudan artikulu honek dioen bezala, bideojokoek eta gizarte sareek gizarte harremanetan lagunduko balute eta eskola-porrotaren botika izango balira?

    Umeak ordenagailuaren aurrean egoteagatik ikasketak alde batera utzi izaten dituzte, baina beti esan ohi da erreflexuak hobetzen dituztela kontzentrazioarekin batera. Orain honetaz gain, gizarte harremanetan ere laguntzen dutela esaten da, gizarte birualari buruzko eztabaidak egitera bultzatzen dutelako. 

    Bideojokoak alde batera utzi beharko, edo hauekin bat egin beharko litzateke? 
    Hortxe utziko dut eztabaida.

    jueves, 1 de diciembre de 2011

    Irakasleari elkarrizketa: Kontzeptu mapa

    Elkarrizketen hausnarketa

                        Irakasleei eginiko elkarrizketatik hainbat idei amankomunak atera egin ditugu. Hasteko, irakaslea izateko behar den ezaugarririk garrantzitsuena aipatuko dugu: irakastea gustukoa izatea. Izan ere, soldata handia dela eta irakaskuntzan sartzen diren profesionalek oso inplikazio gutxi izango dute, bere helburu nagusia dirua lortzea delako. Heztea gustatzen zaien irakasleen motibazioa, aldiz, ez da ekonomikoa; lanbide horrek egiten ari direnarekin sentsazio betegarri bat eskaintzen die. Gainera, ikastalde baten tutorea izanez umeak sakonago ezagutu ditzakezu, eta bere bizitzako garrantzi handiko pertsona sentitzeko aukera duzu.
    Irakasle izateak, hala ere, beste zenbait alde txar dakar. Izan ere, gurasoekiko erlazioa ez da kasu guztietan positiboa, askotan bere seme-alaben emaitza txarrak ez dituztelako onartzen. Hori beste alde negatibo batek eragiten du, lankideen inplikazio eskasa hain zuzen ere. Irakasle askok ez diote bere lanari garrantzirik ematen, eta zailtasunak dituen ikasle bat dutenean ez dira hari konkretuki materia ulertarazten saiatzen, eta gurasoekin arazoa sakonki azaldu nahi ez dietenez, horiek, bere seme-alaben ikasketei dagokienez, ezjakintasunean murgiltzen dira. Horren ondorioz, hurrengo kurtsoan inplikatzen den irakaslea arazoa argi azaltzen saiatzen denean, gurasoen partetik ez dute laguntzarik jasotzen.
    Dena den, gustatzen zaizun lanbidea egiten ari bazara, alde negatibo hauek ez dira zailak suertatuko arazoak gainditzeko orduan, eta zure betebeharrak ahal duzun modurik eraginkorrenean egiteko aukera izango duzu.

    miércoles, 30 de noviembre de 2011

    Ikasle batek irakaslea jipoitu du.

    Duela astebete, Valentziako institutu bateko irakasle batek aipatu bezala (Elena Morales), ikastetxe bateko jolastorduan bi ikasle elkar jotzen ari zirela zuzendaria erdian sartu eta bietako batek eskuetatik eutsi eta  bularraldean jo zuen.

    17 urteko mutil honen jarrera, Moralesen hitzetan "oso bortitza izan zen, eta gainera beste bi irakasleren laguntza behar izan nuen bere erasoalditik salbatzeko".
    Badirudi gazteak irakasleen aurka hainbat insulto bota zituela eta gainera antezedente penalak zituela.
    Irakasle zaurituak guardi zibilaren aurrean salaketa bat ezarri ostean honakoa ondorioztatu eta esan dute hezkuntza delegazioko arduradunek: "kasu hauek gutxiago gertatzen direla orain eta gertatua sentitzen dutela".
    Hau guztia jasan eta gero, institutuko irakasleek greba proposatu dute eta irakasle itxita geratu da umeak eskola gabe geratuz datorren ostegunerarte , hau da, gaztearen zigorra zein den ezarriko den arte.
    Ikastetxeko hezkuntza arduradunak azaldu duenez gero, irakaslea jipoitu duen gazteak "arazoak eman zituen beste batzuetan, ikasle biolentu bat da eta".

    ...

    Hau guztia ikusi eta gero, esan dezakegu gaur egun irakasleek ez dutela lehen ematen zuten "beldurra" ematen ikasleen artean horrelako kasuak ematen badira.
    Hala ere, berri hau ikustean, ez da argazkirik ageri, eta beraz, ez dakigu irakasleak exageratu zuen ala ez, dena den ikasleak egindakoa larria da eta honek gaur egun irakslea izatea lehen izatearen batere antzekoa ez dela ikusi dezakegu.


    miércoles, 23 de noviembre de 2011

    Eskolan arazoak: klaseko aurkezpenetako hausnarketa

    Gaurko klasean hainbat eta hainbat gairi buruz hitz egiten aritu gara, eskola batean lanean gabiltzanean aurkitu ditzakegun arazoei buruz hain zuzen ere. Hauen artean, etxeko arazoak (gurasoen negligentzia edo tratu txarrak) eskolan umearengan nola ikusten diren, bullyinga, arrazismoa, doloa edota tratu txarrak aurkitu ahal izan ditugu. Egoera hauei edozein momentutan irakasle moduan aurre egin behar izango diegula arrazoitu ahal izan dut. Beste alde batetik moralki irakasle moduan ondo egiten dugun zerbait (ikasle bati laguntza eskeini eta eman) askotan gure aurkako ekintza moduan bueltatu daitekeela ikusi ahal izan dut, gure intentzio on guztiarekin egiten badugu ere.
    Egia esan, nire ustez, eta honi guztiari buruz hitz egin eta gero gehien bat, irakasleek konstanteki ikasleak banan banan jarraitzen egon behar dira, beraien erreakzioak eta jokabideak aldakorrak edo muturrekoak diren begiratzen.
    Beste alde batetik esan beharra dut, irakasle izatea kasu batzuetan oso gogorra izan daitekeela iruditzen zaidala, baina BETI BETI gure jarrera zaindu behar dugu, bai ikasleekiko bai gurasoekiko; beti errespetuz adierazi beharko gara.

    Etxean arazoak; eskolan ispilu

    Umeek etxean atentzio falta izaten badute, edota gurasoengandik tratu txarrak jasaten badituzte, umeen izaera desberdina izango da, muturrekoa hain zuzen; edo oso ume bortitza edo oso ume bakartia eta lotsatia izango da, lehenago esandako moduan muturretara eraman arte.
    Etxean umearekin egon daitezkeen arazoak aztertu dugunean, hainbat informazio bilatu izan dugu:

    -Bortizkeriak umeengan nola afektatzen duen eta kasurik ezagutzen badugu nola jokatu behar dugun jakiteko artikulu hau aurkitu dugu.
    -Umeekiko bortizkeria ZER den eta NOLA ikusi daitekeen jakiteko dokumental hau oso baliagarria izan daiteke. Gainera umeen jarrera eskolan nolakoa den 20. miututik aurrera azaltzen zaigu.
    -Alde batera utzi diren umeen etorkizuna nolakoa izan daitekeen erakusten digun artikulua ere badugu
    -Gurasoen bortizkeria zer nolakoa izan daitekeen, jendeak zer egiten duen eta nola erreakzionatzen duen ikusteko "El Bola" pelikula oso gomendagarria da. 1:01:30 minutuan oso ezena bortitza agertzen da, tamalez oso erreala dena.
    -Irakasle batek ezagutarazi dizkigun bi kasu erreal ere hartu ditugu Gasteizen bertan gertatutakoak
    • Gorkaren kasua:
           Gorkak mikroenzefalia bat zuen, hau da, burmuina normala dena baino txikiagoa zuen. Jaio bezain pronto amak utzi egin zuen, eta beraz, zentruko erizain batek adopzioan hartu zuen. Gorka nagusitzen zen heinean normala ez zela konturatu ziren gurasoak. Hauek banandu egin ziren, aitak utzi eta ama urteekin zorotu egin zen. 
    Eskolan behin eta berriro irakaslearen atentzioa deitu nahian zegoen, honen maitasuna bilatzen zuen behin eta berriro baina ikasgaiei ez zien harretarik jartzen. Honetaz gain, ez zuen errealitatea eta fikzioa bereizten; munstroek jo egiten zutela esaten zuen, bat batean bere burua jotzen hasten zen edozein gauzaren kontra (atea, grapagailua, liburuak...), garrasika hasten zen eta kalera korrika batean irtetzen zen.
    Noski honek guztiak klasea deskontrolatzen zuen, eta beraz, irakasle guztiek hitz egin eta gero, gela berezi batera pasatzea pentsatu zuten. Azkenean, amak kustodia galdu eta abegi etxe batera eraman zuten
    • Estitxuren kasua:
            Estitxuk bost urte zituen. Erropa apurtuta, oso handia edo oso txikia eta oso oso zikina eramaten zuen. Honetaz gain, zorri mordoa zituen eta kiratsa botatzen zuen. 
    Neskatxa bakartia, konplexuz beterikoa eta tristea zen, eta klasekideek "marginatu" egiten zituzten lehenago aipatutako arrazoiengatik.
    Irakasleak egun batean, umearen egoera ikusita, dutxatu egin zuen eta zorriak kendu zizkion. Estitxu askoz ere hobeto sentitu zen, baina ama beraren bila joan zenean irakaslearekin haserretu egin zen. Hitz egiten hasi, eta amak azkenean negar artean etxean urik ez zeukatela eta arratoiekin elkarbizi behar zutela esan zion.
    Guzti honetaz gain, bazeuden egun batzuk irakasleak etxeraino lagundu behar zioela umeari, bere bila inor ez zelako joaten, gero gurasoak berarekin haserretzen baitziren ere.

    Informazio guzti honekin gure lanaren aurkezpena egin dugu klasean, eta irakasle izatea zein zaila izan daitekeen ikusi dezakegu honekin, ezpata eta paretaren artean ikusi dezakegulako gure burua behin baino gehiagotan.

    domingo, 20 de noviembre de 2011

    Ikastetxetako heziketa sexualak ez ditu emozioak kontuan hartzen

    Inkesta baten arabera, Espainian 10 biztanleetatik 7k uste dute umeek jasotzen duten heziketa sexuala ez dela nahikoa. Izan ere, aspektu teorikoei inportantzia gehiegi ematen zaie, eta emozioak alde batera uzten dute, sexua erreprodukzio hutsa gisa erakutsiz. Gainera, metodo antikonzeptiboei buruz jasotzen duten informazioa, portzentaien arabera, ez du eragin handirik erakusten; aurreko urtearekin parekatuz, aurten gazteen artean sifilis kasuak %16 igo egin du.
    Datu horiek ikusi eta gero ateratzen dugun konklusioa erabat logikoa da: gaur egungo gazteak ez daude ondo hezituta sexu gaiei dagokienez. Arrazoiak alde batetik, jakina, eskoletako heziketa arazoren bat du, eta bestetik, gurasoek ez dute gai hauek behar den moduan bere seme-alabekin hitz egiten, uste baitute klasean jasotzen duten informazioarekin nahikoa dutenik.

    Iturria hemen duzue

    jueves, 17 de noviembre de 2011

    Irakasleari elkarrizketa: Nola joan da?

    Lehenengo hezkuntzan bi urtetan nire irakaslea izan zenarekin elkartu izan naiz irakasle izatea zer den niri azaltzeko. Hainbat galdera egin dizkiot gauza desberdinei buruz, esate baterako, kooperazioa irakasleen artean, eskola 2.0, edota irakasle-ikasle harremanei buruz.
    Oso gustora sentitu izan naiz elkarrizketan, eta bera ere gustora egon izan dela esango nuke. Unibertsitatean ikasitako gauza batzuen perspektiba pertsonala erakutsi dit, eta egia esan, oso ongi etorri zaizkit emandako aholkuak.
    Bere lana maite duen pertsona dela ikusi daiteke begi bistatik, aldaketak gustuko dituela esan dit, eta gaur egun "birziklatzea" beharrezkoa ikusten duela, bere burua behintzat.

    martes, 15 de noviembre de 2011

    Kontzeptu mapa egiteko erabili dugun 4. testua

    Kontzeptu mapa egiteko testuen B multzoa erabili genuen eta 4. testua honako hau erabili dugu.
    Barkatu hain berandu jarri izana baina guztiz ahaztuta geneukan 4. testua zein den esatea.
    Besterik gabe.

    sábado, 12 de noviembre de 2011

    2.0 Eskola

    2.0 Eskola zer den askok dakigu, ez dakitenentzat, teknologia berriak erabiliz klaseak emateari deitzen zaio. Gai honen inguruan hainbat eta hainbat artikulurekin topo egin dezakegu, gaur egun pil-pilean dagoen gaia baita. Interneten gai honi buruz gehiago jakin nahian, artikulu honekin egin nuen topo, informazio asko kontrastatzen duena.
    Teknologia berrien erabilera eskoletan nolakoa den aipatzen du; Estatu Batuetan esate baterako, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatera heldu dira, gero azterketak egiterako momentuan oso kalifikazio onak edukitzen. Herrialde Nordikoetan aldiz, modu "ikusezinean" diituzte teknologia berriak, hor dituzte guztien esku, baina ez dituzte egunero erabiltzen ezta konstanteki.

    Teknologia berriak eskolan erabiltzea, aurrera pasua ematea dela uste dut, baina noski, irakasleak konstanteki formatzen egon behar dira programa berriei buruz, ikasleei gomendio aproposagoak emateko, baina noski, beti era "errespetagarrian" edo "abusatu gabe" erabiltzen.

    miércoles, 9 de noviembre de 2011

    Kontzeptu mapa

    *Handiago ikusteko irudia ordenagailuan gorde eta zooma erabili, bestela, korreoz bidaliko dizugu.

    Laburpena: Revista Iberoamericana de Educación (Jesús Jimenok idatizia)

    Jesús Jimenok Gobernuko Komunitate Iberoamerikar Nazioaraen XV. bilerari buruz hitz egiten du artikulu honetan. Honako ideia hauek dira testuan jorratzen direnak:

    - Pertsona bakoitza emakumezko edo gizonezko jaiotzen da, heldutasun maduratibo, ikasateko ahalmen, sentsibilitate, estimuluekiko erreakzio, emozio eta gaitasun desberdinekin.
    - Duintasun pertsonala ikusteko modu  desberdina du pertsona bakoitzak.
    - Hetereogetasun pertsonal hau kontuan hartzeko, bai eskola mixtoak bai bereiztuak du.
        - Mixtoak zailagoa du, emakumezkoen eta gizonezkoen emozioak eta jarrerak oso desberdinak baitira.
    - Desberdintasun hau kontuan ez hartzea, naturaren aurka joatea da.
        - Desberdintasun bai psikologiko, bai mental bai pertsonalak ditugu.
        - Pluralismo soziala bultzatu beharra.
        - Beharrezkoa da guztiei laguntza arreta berdina ematea.
    -Emakumeek
        - Hizkuntzetarako gaitasuna
        - Hitz egiteko gaitasuna
        - Ortografia hobea
    - Gizonezkoek
        - Matematiketarako gaitasuna
        - Ikasgai teknikoetarako gaitasuna
        - Kiroletarako gaitasuna
        - Garapen psikologikoa adin gehiagorekin gertatzen da emakumezkoetan baino
           -Motibazioa gal dezakete.
    - Bai emakumezkoen bai gizonezkoen gaitasunak kontuan hartu beharko lirateke.
    - Bien arteko elkarbizitza, aurkako sexua ulertzeko eta egokitasunerako balio du.

    Jimenok, oso argi ikusi daitekeen moduan, eskola bereiztua defendatzen du, sexu bakoitzaren desberdintasunak hobeto ulertuko eta garatuko direla argumentatuz.

    Irakasleari eginiko elkarrizketa

    Ezagun dudan irakasle bati elkarrizketa egiterakoan,irakasle izateak dituen alde on zein txarrak ikasi ahal izan ditut gertauagotik, eta kontatu dizkidan lan-esperientziei esker ere etorkizunean jasango ditudan egoererei buruzko ideia bat egin ahal izan dut.

    Hasteko, irakasle bezala lan eginez gero aurki ditzakegun egoera ez ain onak:


    -Zure lana etengabe kritikatzen dute gurasoak (umeek behar dutena ikasten ez dutela, hauen nota txarrak irakaslearen errua direla, ume alferra bada irakaslearen errua dela...).
    -Normalean irakasle geheinek (lankideek) ez dute hauen lana serioki hartzen, irakasle askok ahalik eta inplikazio gutxiena nahi dutelako hauen lanean, eta lanorduak amaitu bezhain laster ez dutelako ezertan parte hartzen:  (eman zidan adibideen artean azaldu zidan nola bi hilabetez behin informatika edo ume-psikologia kurtsiloak hartzeko aukera daukaten; ez da derrigorrezkoa baina hau ikasita irakasle bezala osatuago zaudela adierazi zidan, eta lankideen gehiengoak hau egiten ez duela ikustean, frustrazio handia sentiarazten dute gainontzekoek.
    -Lankideei begira esan zidan beste gauza bat (lanean igarotzen duten "denbora minimoaren" kontuari lotuta) hauen partaidetza minimoa da eskolaren ekintzak antolatzeko: jolasak, jaiak, merendolak, lehiaketak...
    -Eta azkenik gehien molesta dezakeen puntua azaldu zidan; nola batzuetan, naiz eta zure esfortzu guztia horretan jarri, zure taldeak ez duen gaia inondik inora ulertzen (batez ere txikiagoak direnean).
    Honek presio handia dakar berekin, hilabete bakoitzaren bukaeran talde bezala helburu minimo batzuk lortu behar dituztelako.


    Baina presioa eta lankide batzuen lan apurra alde batera utzita, irakasle izatea bereziki betegarria den lana zela azaldu zidan.

    -Lanean hasi bezhain laster, umeen irribarreak, hauek ematen duten alaitasuna eta maitasuna, ume txikiak laguntzeko eta ulertzeko gaitasuna... oso sentsazio betegarria direla esan zidan, eta lan bezala ez lukeela aldatuko.
    -"Ume bakoitza guztiz desberdina da bestearekiko" azaldu zidan, eta bakoitza ulertzea, laguntzea, eta behar duen hezkuntza pertsonalizatua ematea eguneroko erronkarik ederrena dela ere esan zidan.
    -Jende eta historio asko deskubritzen dituzu lanbide honekin, eskolan bisita ugari jasotzen dugulako jende askoren partez: kirolariak, bidaiariak, idazleak... eta umeek hauen seniderenbaten historioa kontatzen badute ere egunero atzo ez zenekien zerbait ikasi dezakezu.
    -Baina benetan onena ume guztien bigarren ama baten antzekoa izatea da. Hauek arazo larrirenbat dutenean eta zuregana jotzen dutenean laguntza eske, benetan pertsona gai eta garrantzitsua sentiarazten zaituztelako.


    Behin alde onak eta txarrak ikusi eta gero, elkarrizketa honek zer eman didan aipatu beharko nuke, hau da, zer ikasi dudan esan didan guzti honekin, eta ni bi aholkurekin geratuko naiz:

    *Arazodun ume bat baldin badaukat etorkizunean nire gelan, ahal bezhain laster eman behar diot laguntza, naiz eta hauen gurasoek ez onartu semeak/alabak benetako arazo bat duela, bestela , umea handitutakoan benetako arazo larriagoak izango ditu.
    *Irakasle bezala EGUNERO eta BETI ikasi daiteke zer edo zer berria, eta besteen aholkuak onartzen eta dena ez dakidala onartzen ikasi behar dut, era honetara bihurtuko bai naiz benetako irakasle ona.

    martes, 8 de noviembre de 2011

    Irakasleari eginiko elkarrizketaren hausnarketa

     Duela aste bat nire izebarekin geratu nintzen elkarrizketa egiteko, 35 urte baitaramatza lehen hezkuntzan irakasle gisa. Nire senitartea izanez gero, konfidantzaren aldetik ez genuen arazorik izan galderak egiteko eta erantzuteko orduan; horren ondorioz, elkarrizketa aurre zihoan ahala hainbat anekdoten berri izan nituen. Horien artean bat bereziki harritu ninduen: duela 10 urte gutxi gorabehera nire izebak zailtasun ugari zituen ikasle bat klasean izan zuen. Kurtsoaren amaieran egoera ez zen gehiegi hobetu, eta bere gurasoei gomendatu zien bere semea errepikatzea, hurrengo kurtsoak oso konplikatuak suerta ez zekizkion. Gurasoek ez zuten kasurik egin, eta nire izebak ez zuen ume horren berri izan hainbat urte pasa arte; supermerkatuan erosketak egiten zebilela, ikasle horren amarekin topo egin zuen, eta kontatu egin zion asko damutzen zela bere momentuan nire izebari kasurik ez egiteaz, ikasketak DBHa bukatu gabe utzi baitzituen, eta lan barik zegoelako.
    Anekdota honetaz gain, beste hainbat ere kontatu zizkidan, baina nire aburuz hau da larriena, gurasoen erabaki horrek kondizionatu zuelako ume horren etorkizun guztia.



    Bizipen eta anekdota horien artean, nire lanerako erabilgarriak izan daitezkeen hainbat gauza ikasi nituen:
    - Pazientzia izugarria behar da.
    - Irakaslearen lana ez da soilik umeei klase eman.
    - Klase bakoitzean ematen den materia bere prestakuntza du atzean.
    - Gaur egun garrantzi gehiegi ematen zaio burokraziari, beste irakasleekin umeen emaitzak komentatzeari.
    - Ordutegi laboralean ez da kontenplatzen zailtasunak dituzten haurrei emateko klase pertsonalizatuak.
    - Beti izan behar da kontuan
    - Ez da gauza bera behe-zikloko edo goi-zikloko ikasleei heztea.
    - Goi-zikloko ikasleekin psikologia erabiltzea erabat garrantzitsua da.
    - Unibertsitatean ikasten dena ia ez da erabilgarria lan egiteko orduan. Esperientzia eta praktika dira benetan etorkizunean baliogarriak suertatuko direnak.
    - Unibertsitatean praktikei denbora gutxiegi ematen diete.
    - Tutorea izatea alde batetik ona izan daiteke, ikasleak hobeto ezagutu ditzakezulako, baina bestetik marroi asko jaten dituzu; esaterako, guraso askok ez dute onartzen bere seme-alabek nota txarrak izatea, eta irakaslearen errua dela diote. Honen arrazoia irakasle askok bere lana behar den moduan ez egitea da, kurtso batean ia ez badute lantzen landu behar dutena, hurrengo urtean zailtasunak izango dituzte mail horretan mantentzeko.
    - Enpatia izatea ezinbestekoa da.
    - Talde-lanak (irakasle honen ustez) umeak ikasteko metodo eraginkorrenetarikoa da.
    - Sailatu behar da lana etxera ez eramaten. Hau da, sailatzea eskolan aurkitzen dituzun arazoak eskolan bertan konpontzen, gauza horiei gehiegi pentsatuz gero estres handia izan baitezakezu.
    - Autoritatez irakatsi behar zaie umeei, baina beti errespetuarekin.

    lunes, 7 de noviembre de 2011

    Japoniar hezkuntza gogorra

    Mundu osoan zehar hezkuntza metodoak ez dira berdinak izaten, baina badago bat arreta deitarazi didana, eta uste dut batek baino gehiagok pentsatuko duela hezkuntza mota berezi hau bitxi xamarra dela.
    5 Urteko ume Japoniarrak musika akademia batean
    Japoniako hezkuntzaz ari naiz hain zuzen, bertan ematen diren metodo gogor eta estresagarriengatik.
    Nire iritzia eta irakurritakoa azaltzen hasi aurretik, Japoniako idealak azaldu behar ditugu aurrena, ahal bada, bertakoen paperean apur bat barneratzeko: badirudi, Japoniarrek uste dutela ume baten jakinduria piramide itxurakoa dela, eta ez, beste askok uste duten bezala, piramide itzuliaren itxurakoa; ume bat jaiotzen denean izugarrizko gaitasunekin dator mundura, eta gaitasun hauek (piramidearen oinarria) ahalik eta gehien aprobetxatu behar ditugu bere bizitzako lehen urteetan, bestela, nagusia egitean ezingo dugu ezer egin.
    Hazten doan heinean piramidea (pertsonaren jakinduria gaitasuna) estutuz joango da, eta oinarri zabala aprobetxatu ez bada, ez da pertsona jakintsua bilakatuko.
    Hortaz, eta behin Japoniarren idealak ezagututa, ikus dezagun irakurritakoaren laburpena:

    Arreta deitarazi didan lehen puntua, bertan ematen den titulukrazia delako da, eta horren arabera, Japonian bizi den pertsona ororen estatus soziala nolabait baldintzaturik geratuko da bere eskola eta unibertsitate tituluengatik.

    Honekin esan nahi dudana da, bertan pertsona errespetagarria eta onartua izateko zure tituluei begiratzen zaiela lehenago.
    Honi oso estuki loturik aipatu nahiko nukeen beste puntu bat, eskola gehienetan umerenbatek jasaten duen "bulling" arazoa da; Japonian, eskoletan bereziki, umeen artean izugarrizko lehia sortzen da notarik onenak nork aterako dituen ikusteko, eta umerenbatek erdipurdiko emaitzak lortzen baldin baditu, beste ikasleekiko mespretxua jasango du.
    Ez da ordea datu hori gehien harritu nauena, izan ere, Japonian, 4 umetatik 2,6k jasaten dute "bulling" arazo larri hau.
    Horrelako astakeriak entzun eta gero, irakaslearen papera datorkit burura berehala, baina jakina, beste datu are beldurgarriago bat ere irakurri dut: irakasle Japoniarrek, umeen kalifikazio altuak baino ez dituzte bilatzen , eta beraz, hauei haurren artean gertatzen zaienaren ardura ez dute hartzen, eta laguntzarik ematen ez dutenez, ume askok izaten dituzte arazo ugari.
    Bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaidaken beste puntu bat gurasoen jarrera da.
    Esan dugu Japonian irakasleek emaitzak baino ez dituztela ikusi nahi, eta gurasoen kasuan, okerragoa da egoera; hauek berebiziko lana baino ez dute bilatzen, eta hauen umeak onenak izatea nahi dute.
    Horretarako, akademia berezietara apuntatu, ahalik eta eskola onenetara eraman, eta ahalik eta hezkuntzarik gogorrena jasanarazten diete haien seme alabei.
    Hainbat gurasok, gainera, amaren haurdunaldian umeari klase partikularrak ematen dizkiete(sabel barruan) bere jakintza garatzeko jaio aurretik ere, umea mundura etortzean mutiko/neskato osasuntsu bezain azkarra izan dadin.

    Idazkiari buruz informazio gehiago jaso nahi baduzue, jo web orrialde honetara:

    EGILEA: UXUE ARENAZA

    martes, 1 de noviembre de 2011

    DBHko lehenengo mailako neska musulman bat ezin du eskolara joan "hiyab"-a eramateagatik

    Kurtso honen hasieran Burgoseko "Félix Rodríguez de la Fuente" institutuan 13 urteko neska bat klasetik aldendu dute, burua "hiyab" (belo islamikoa) baten bidez estaltzeagatik. Institutu horren arautegiaren arabera ikasle guztiak buru hutsik egon behar dira, mediku batek osasun arrazoiak direla bide kontrakoa esaten ez badu.
    Neskaren familia ez da geldi geratu, eta kasua auzitegietara eraman dute. Hala ere, auzitegiek egoera hau aztertzen duten bitartean neskak ezin du klasera joan, eta orain arte klase guztiak galdu ditu. Liburutegian baino ezin du ikasi, fotokopien bidez eta irakasleen laguntza barik, eta bere ikaskideekin patioan baino ezin da egon.
    Norberaren erlijioari buruzko iritzia alde batera utziz, institutuak izan duen jarrera erabat kritikagarria da, "hiyab"-a eramatea debekatuz gero lortuko duten gauza bakarra ikale batzuk galtzea izango baita.

    Iturria: http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Fiscalia/Burgos/investiga/posible/delito/caso/nina/velo/elpepusocedu/20111027elpepusoc_9/Tes

    sábado, 22 de octubre de 2011

    Emozioei arreta gutxiegi?

    Eskolara joan, musika eskolara, ingeles akademiara, margotzera, futbolera... Gaur egun, umeei hainbat eta hainbat ekintzetara eramaten diegu, beraientzat onena dena esaten, horrela, eguneroko bizitzatik alde egingo dutela, eta modu berean, etorkizunerako prestakuntza handiagoa ematen ari garelako.
    Guzti hau oso ondo dago, baina, zer gertatzen da emozioekin? Sentimenduekin? Umeak bizi egiten dituen gauza arraro horiekin?
    Gaur egun, geroz eta gehiago pentsatzen dugu emozioei buruz, baina ume askok, oraindik ez dakizkite identifikatzen, ez dakite emozio jakin bati etiketa bat jartzen, eta horrek askotan, pikutara eraman dezake gure seme/alabari eman diogun hezkuntza prozesua, esate baterako, frustrazioa ekarri ahal dielako, edota autoestima baxua.

    Ikasketekin laguntzen diegun moduan, emozioekin ere bai lagundu beharko genieke, hauek identifikatzen laguntzen, eta arazoak dituztenean, hauetatik paso egin beharrean, entzuten.


    Iturria:
    http://www.lavanguardia.com/vida/20110101/54094836280/educar-las-emociones.html

    miércoles, 19 de octubre de 2011

    Adimen emozionala: Autokritika

    Klasean ikusi ahal izan dudan moduan, eta lehendik banekien moduan, azaldu egiten dudan momentuetan batzuetan gehiegi jeisten dut bista, hau da, kontaktu bisuala batzutan alde batera utzi egiten dut, eta horretan lan egin beharko nuke, jendeari begiratu behar diot momentu ORO.
    Beste alde batetik, batzuetan hain sinpleak egin nahi ditut azalpenak non datu batzuk jan egiten ditudan, informazioa alde batera utziz. Sinpleak diren azalpenen alde nago, askotan sinplizitatea giltza baita gai bat ulertzerakoan,  baina batzuetan gehiegi sinplifikatzen ditut, aurkakoa gertatuko zaidanaren beldurrez.
    Gauza pare hauetan lan egin behar dut, pixkanaka-pixkanaka noa, baina zaila da "mania" egin baitira.

    miércoles, 12 de octubre de 2011

    Azpitituludun filmeak, ingelesa ikasteko metodo berria.

    Interneten bilatzen egon eta gero, hezkuntzari buruzko berri batzuen bila aritu gara, eta duela urte gutxi batzuk modan jarri den egoera baten berri hartu dugu: azpitituludun filmeena.

    Badirudi Espainia osoan zehar azkenengo 10 urteetan ingelesa bezalako atzerriko hizkuntzak ikasteko beharra asko igo dela (hizkuntza hauek azken urteetan harturiko garrantzia dela eta), eta gazteok metodo ugari erabiltzen ditugula hizkuntza hauek ahalik eta hobekien menperatzeko: akademia batera joatea, ingeles udalekuetara joatea, familia ingeles hiztun baten etxean uda igarotzea, etxera irakasle partikularra ekartzea, internet kurtsiloak egitea...
    Baina badirudi, guztietan metodologiarik efektiboena oraindik ez dugula gauzatu: azpitituluen metodologia.

    Informazioa jaso eta gero, jakin dugu beste herrialde batzuetan ume eta gazteen ingeles maila gurea baino askoz altuago dela, eta arrazoia oso sinplea dela jakin dugu: herrialde batzuetan, telebista eta zinemetako filmeak ingelesez ikusten dira (Hollywoodetik atera bezain laster bertan argitaratzen dira eta ez dira hitzultzen).
    Era honetara, bertan bizi diren pertsonek, filme eta albisteak ingelesez entzun eta ikusi behar dituzte, baina hauen hizkuntzaren azpitituluen laguntzarekin, eta ia-ia ohartu gabe, ingelesa menperatzen dutela ikusten dute.

    Nik neuk adibide bat jar dezaket honekin estu-estu lotuta dijoana: interneten filme eta telesail kanpotarrak ikusteko aukera zabala dago, (hau diot nire gustuko telesail gehienak estatu batuarrak direlako eta denboraldi berriak atera arte gehiegi itxaron behar dudalako) eta horrialde hauetan jakina, zure gustuko telesailak ingelesez ikusi beste aukerarik ez daukazu.
    Hasieran apur bat deserosoa den harren, ni behintzat segituan hasi naiz ohitzen ingelesa entzutera, edo gutxienez nire belarriak askoz errezago ulertzen du hizkuntza hau.
    Honekin esan nahi dudana da, nik 4-5 hilabete baino ez daramatzadala ingelesez telesailak ikusten, baina pentsa ume batek 5-6 urte dituenetik telebista horrela ikusten badu nolako maila lortuko duen nire adina izatean...

    Bukatzeko, eta link hau jarraitu ezkero, lehen aipaturiko artikulura iritsiko gara (erderaz dago) eta honen amaieran, Portugal gure bizilaguna erabiliko du adibide bezala idazleak, azalduz, bertako ingeles maila altuaren "errudunak" telebista eta zinema azpitituludunak direla.
    Gainera, gurea bezalako herrialde batean metodo hau gauzatzen baldin bada hobekuntza nabarmenak lortuko direla ere proposatzen da; baliteke, baina erabaki hauek ez daude gure esku...

    http://www.facebook.com/topic.php?uid=168723252801&topic=12924

    sábado, 8 de octubre de 2011

    Esperanza Aguirrek 21.000 irakasleei eskutitz bat bidali eta gero, hau izan da dozenteen erantzuna

    Guztiok dakigun bezala, Madrilen irakaskutzarekin loturiko lanpostuen murrizketak ematen ari dira., Esperanza Aguirreren erabakiaren ondorioz. Autonomia erkidego horren irakasleek ez dira geldi geratu, eta mobilizazioei ekin diote.
    Madrileko erkidegoaren lehendakariak eskutitz bat bidali die (hemen ondoan duzuena) murrizketa horiek "azaltzeko", hizkuntzaren erabilera sinestezin bat erakutsiz.

    Mota honetako albisteen berri ditudanean nire gogora datorkidan galdera bakarra honako hau da: nortzuk izan dira Esperanza Aguirreren irakasleak, idazten irakatsi ez diotenak baina Madrileko erkidegoaren lehendakaritzara eraman dutenak eta hilabetero 6.000 euro kobratzera lagundu dutenak?
    Ikusgarriak dira hezkuntzak jasan dituen aurrerabideak azken urteetan.

    http://www.publico.es/espana/394594/aguirre-envia-una-carta-con-faltas-de-ortografia-a-21-000-profesores

    miércoles, 28 de septiembre de 2011

    Sarrera

    Bi gasteiztar eta mañaritar bat gara, unibertsitateko lehenengo eguenan ezagutu genuen elkar. Uxue, Naia eta Álvaro ditugu izenak, eta blog hau printzipioz klaseko lan gisa sortu dugu, baina etorkizuenan gustoko ditugun gaiei buruz hitz egin dezakegu.
    Hirurok antzeko zaletasunak ditugu, hala nola, pelikulak ikustea, mota guztietako musika entzutea, bidaiatzea, eta irakurtzea (batez ere genero fantastiko edo beltza); baina bene-benetan elkartu gaituena lehen hezkuntzako irakasle izatearen gogoa da, ikastea izugarria izan daitekeelako ondo eginez gero.
    Honekin momentuz agurtuko gara.

    Ciao Ciao