jueves, 1 de diciembre de 2011

Elkarrizketen hausnarketa

                    Irakasleei eginiko elkarrizketatik hainbat idei amankomunak atera egin ditugu. Hasteko, irakaslea izateko behar den ezaugarririk garrantzitsuena aipatuko dugu: irakastea gustukoa izatea. Izan ere, soldata handia dela eta irakaskuntzan sartzen diren profesionalek oso inplikazio gutxi izango dute, bere helburu nagusia dirua lortzea delako. Heztea gustatzen zaien irakasleen motibazioa, aldiz, ez da ekonomikoa; lanbide horrek egiten ari direnarekin sentsazio betegarri bat eskaintzen die. Gainera, ikastalde baten tutorea izanez umeak sakonago ezagutu ditzakezu, eta bere bizitzako garrantzi handiko pertsona sentitzeko aukera duzu.
Irakasle izateak, hala ere, beste zenbait alde txar dakar. Izan ere, gurasoekiko erlazioa ez da kasu guztietan positiboa, askotan bere seme-alaben emaitza txarrak ez dituztelako onartzen. Hori beste alde negatibo batek eragiten du, lankideen inplikazio eskasa hain zuzen ere. Irakasle askok ez diote bere lanari garrantzirik ematen, eta zailtasunak dituen ikasle bat dutenean ez dira hari konkretuki materia ulertarazten saiatzen, eta gurasoekin arazoa sakonki azaldu nahi ez dietenez, horiek, bere seme-alaben ikasketei dagokienez, ezjakintasunean murgiltzen dira. Horren ondorioz, hurrengo kurtsoan inplikatzen den irakaslea arazoa argi azaltzen saiatzen denean, gurasoen partetik ez dute laguntzarik jasotzen.
Dena den, gustatzen zaizun lanbidea egiten ari bazara, alde negatibo hauek ez dira zailak suertatuko arazoak gainditzeko orduan, eta zure betebeharrak ahal duzun modurik eraginkorrenean egiteko aukera izango duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario