miércoles, 30 de noviembre de 2011

Ikasle batek irakaslea jipoitu du.

Duela astebete, Valentziako institutu bateko irakasle batek aipatu bezala (Elena Morales), ikastetxe bateko jolastorduan bi ikasle elkar jotzen ari zirela zuzendaria erdian sartu eta bietako batek eskuetatik eutsi eta  bularraldean jo zuen.

17 urteko mutil honen jarrera, Moralesen hitzetan "oso bortitza izan zen, eta gainera beste bi irakasleren laguntza behar izan nuen bere erasoalditik salbatzeko".
Badirudi gazteak irakasleen aurka hainbat insulto bota zituela eta gainera antezedente penalak zituela.
Irakasle zaurituak guardi zibilaren aurrean salaketa bat ezarri ostean honakoa ondorioztatu eta esan dute hezkuntza delegazioko arduradunek: "kasu hauek gutxiago gertatzen direla orain eta gertatua sentitzen dutela".
Hau guztia jasan eta gero, institutuko irakasleek greba proposatu dute eta irakasle itxita geratu da umeak eskola gabe geratuz datorren ostegunerarte , hau da, gaztearen zigorra zein den ezarriko den arte.
Ikastetxeko hezkuntza arduradunak azaldu duenez gero, irakaslea jipoitu duen gazteak "arazoak eman zituen beste batzuetan, ikasle biolentu bat da eta".

...

Hau guztia ikusi eta gero, esan dezakegu gaur egun irakasleek ez dutela lehen ematen zuten "beldurra" ematen ikasleen artean horrelako kasuak ematen badira.
Hala ere, berri hau ikustean, ez da argazkirik ageri, eta beraz, ez dakigu irakasleak exageratu zuen ala ez, dena den ikasleak egindakoa larria da eta honek gaur egun irakslea izatea lehen izatearen batere antzekoa ez dela ikusi dezakegu.


miércoles, 23 de noviembre de 2011

Eskolan arazoak: klaseko aurkezpenetako hausnarketa

Gaurko klasean hainbat eta hainbat gairi buruz hitz egiten aritu gara, eskola batean lanean gabiltzanean aurkitu ditzakegun arazoei buruz hain zuzen ere. Hauen artean, etxeko arazoak (gurasoen negligentzia edo tratu txarrak) eskolan umearengan nola ikusten diren, bullyinga, arrazismoa, doloa edota tratu txarrak aurkitu ahal izan ditugu. Egoera hauei edozein momentutan irakasle moduan aurre egin behar izango diegula arrazoitu ahal izan dut. Beste alde batetik moralki irakasle moduan ondo egiten dugun zerbait (ikasle bati laguntza eskeini eta eman) askotan gure aurkako ekintza moduan bueltatu daitekeela ikusi ahal izan dut, gure intentzio on guztiarekin egiten badugu ere.
Egia esan, nire ustez, eta honi guztiari buruz hitz egin eta gero gehien bat, irakasleek konstanteki ikasleak banan banan jarraitzen egon behar dira, beraien erreakzioak eta jokabideak aldakorrak edo muturrekoak diren begiratzen.
Beste alde batetik esan beharra dut, irakasle izatea kasu batzuetan oso gogorra izan daitekeela iruditzen zaidala, baina BETI BETI gure jarrera zaindu behar dugu, bai ikasleekiko bai gurasoekiko; beti errespetuz adierazi beharko gara.

Etxean arazoak; eskolan ispilu

Umeek etxean atentzio falta izaten badute, edota gurasoengandik tratu txarrak jasaten badituzte, umeen izaera desberdina izango da, muturrekoa hain zuzen; edo oso ume bortitza edo oso ume bakartia eta lotsatia izango da, lehenago esandako moduan muturretara eraman arte.
Etxean umearekin egon daitezkeen arazoak aztertu dugunean, hainbat informazio bilatu izan dugu:

-Bortizkeriak umeengan nola afektatzen duen eta kasurik ezagutzen badugu nola jokatu behar dugun jakiteko artikulu hau aurkitu dugu.
-Umeekiko bortizkeria ZER den eta NOLA ikusi daitekeen jakiteko dokumental hau oso baliagarria izan daiteke. Gainera umeen jarrera eskolan nolakoa den 20. miututik aurrera azaltzen zaigu.
-Alde batera utzi diren umeen etorkizuna nolakoa izan daitekeen erakusten digun artikulua ere badugu
-Gurasoen bortizkeria zer nolakoa izan daitekeen, jendeak zer egiten duen eta nola erreakzionatzen duen ikusteko "El Bola" pelikula oso gomendagarria da. 1:01:30 minutuan oso ezena bortitza agertzen da, tamalez oso erreala dena.
-Irakasle batek ezagutarazi dizkigun bi kasu erreal ere hartu ditugu Gasteizen bertan gertatutakoak
  • Gorkaren kasua:
       Gorkak mikroenzefalia bat zuen, hau da, burmuina normala dena baino txikiagoa zuen. Jaio bezain pronto amak utzi egin zuen, eta beraz, zentruko erizain batek adopzioan hartu zuen. Gorka nagusitzen zen heinean normala ez zela konturatu ziren gurasoak. Hauek banandu egin ziren, aitak utzi eta ama urteekin zorotu egin zen. 
Eskolan behin eta berriro irakaslearen atentzioa deitu nahian zegoen, honen maitasuna bilatzen zuen behin eta berriro baina ikasgaiei ez zien harretarik jartzen. Honetaz gain, ez zuen errealitatea eta fikzioa bereizten; munstroek jo egiten zutela esaten zuen, bat batean bere burua jotzen hasten zen edozein gauzaren kontra (atea, grapagailua, liburuak...), garrasika hasten zen eta kalera korrika batean irtetzen zen.
Noski honek guztiak klasea deskontrolatzen zuen, eta beraz, irakasle guztiek hitz egin eta gero, gela berezi batera pasatzea pentsatu zuten. Azkenean, amak kustodia galdu eta abegi etxe batera eraman zuten
  • Estitxuren kasua:
        Estitxuk bost urte zituen. Erropa apurtuta, oso handia edo oso txikia eta oso oso zikina eramaten zuen. Honetaz gain, zorri mordoa zituen eta kiratsa botatzen zuen. 
Neskatxa bakartia, konplexuz beterikoa eta tristea zen, eta klasekideek "marginatu" egiten zituzten lehenago aipatutako arrazoiengatik.
Irakasleak egun batean, umearen egoera ikusita, dutxatu egin zuen eta zorriak kendu zizkion. Estitxu askoz ere hobeto sentitu zen, baina ama beraren bila joan zenean irakaslearekin haserretu egin zen. Hitz egiten hasi, eta amak azkenean negar artean etxean urik ez zeukatela eta arratoiekin elkarbizi behar zutela esan zion.
Guzti honetaz gain, bazeuden egun batzuk irakasleak etxeraino lagundu behar zioela umeari, bere bila inor ez zelako joaten, gero gurasoak berarekin haserretzen baitziren ere.

Informazio guzti honekin gure lanaren aurkezpena egin dugu klasean, eta irakasle izatea zein zaila izan daitekeen ikusi dezakegu honekin, ezpata eta paretaren artean ikusi dezakegulako gure burua behin baino gehiagotan.

domingo, 20 de noviembre de 2011

Ikastetxetako heziketa sexualak ez ditu emozioak kontuan hartzen

Inkesta baten arabera, Espainian 10 biztanleetatik 7k uste dute umeek jasotzen duten heziketa sexuala ez dela nahikoa. Izan ere, aspektu teorikoei inportantzia gehiegi ematen zaie, eta emozioak alde batera uzten dute, sexua erreprodukzio hutsa gisa erakutsiz. Gainera, metodo antikonzeptiboei buruz jasotzen duten informazioa, portzentaien arabera, ez du eragin handirik erakusten; aurreko urtearekin parekatuz, aurten gazteen artean sifilis kasuak %16 igo egin du.
Datu horiek ikusi eta gero ateratzen dugun konklusioa erabat logikoa da: gaur egungo gazteak ez daude ondo hezituta sexu gaiei dagokienez. Arrazoiak alde batetik, jakina, eskoletako heziketa arazoren bat du, eta bestetik, gurasoek ez dute gai hauek behar den moduan bere seme-alabekin hitz egiten, uste baitute klasean jasotzen duten informazioarekin nahikoa dutenik.

Iturria hemen duzue

jueves, 17 de noviembre de 2011

Irakasleari elkarrizketa: Nola joan da?

Lehenengo hezkuntzan bi urtetan nire irakaslea izan zenarekin elkartu izan naiz irakasle izatea zer den niri azaltzeko. Hainbat galdera egin dizkiot gauza desberdinei buruz, esate baterako, kooperazioa irakasleen artean, eskola 2.0, edota irakasle-ikasle harremanei buruz.
Oso gustora sentitu izan naiz elkarrizketan, eta bera ere gustora egon izan dela esango nuke. Unibertsitatean ikasitako gauza batzuen perspektiba pertsonala erakutsi dit, eta egia esan, oso ongi etorri zaizkit emandako aholkuak.
Bere lana maite duen pertsona dela ikusi daiteke begi bistatik, aldaketak gustuko dituela esan dit, eta gaur egun "birziklatzea" beharrezkoa ikusten duela, bere burua behintzat.

martes, 15 de noviembre de 2011

Kontzeptu mapa egiteko erabili dugun 4. testua

Kontzeptu mapa egiteko testuen B multzoa erabili genuen eta 4. testua honako hau erabili dugu.
Barkatu hain berandu jarri izana baina guztiz ahaztuta geneukan 4. testua zein den esatea.
Besterik gabe.

sábado, 12 de noviembre de 2011

2.0 Eskola

2.0 Eskola zer den askok dakigu, ez dakitenentzat, teknologia berriak erabiliz klaseak emateari deitzen zaio. Gai honen inguruan hainbat eta hainbat artikulurekin topo egin dezakegu, gaur egun pil-pilean dagoen gaia baita. Interneten gai honi buruz gehiago jakin nahian, artikulu honekin egin nuen topo, informazio asko kontrastatzen duena.
Teknologia berrien erabilera eskoletan nolakoa den aipatzen du; Estatu Batuetan esate baterako, ikasle bakoitzak ordenagailu bat izatera heldu dira, gero azterketak egiterako momentuan oso kalifikazio onak edukitzen. Herrialde Nordikoetan aldiz, modu "ikusezinean" diituzte teknologia berriak, hor dituzte guztien esku, baina ez dituzte egunero erabiltzen ezta konstanteki.

Teknologia berriak eskolan erabiltzea, aurrera pasua ematea dela uste dut, baina noski, irakasleak konstanteki formatzen egon behar dira programa berriei buruz, ikasleei gomendio aproposagoak emateko, baina noski, beti era "errespetagarrian" edo "abusatu gabe" erabiltzen.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Kontzeptu mapa

*Handiago ikusteko irudia ordenagailuan gorde eta zooma erabili, bestela, korreoz bidaliko dizugu.

Laburpena: Revista Iberoamericana de Educación (Jesús Jimenok idatizia)

Jesús Jimenok Gobernuko Komunitate Iberoamerikar Nazioaraen XV. bilerari buruz hitz egiten du artikulu honetan. Honako ideia hauek dira testuan jorratzen direnak:

- Pertsona bakoitza emakumezko edo gizonezko jaiotzen da, heldutasun maduratibo, ikasateko ahalmen, sentsibilitate, estimuluekiko erreakzio, emozio eta gaitasun desberdinekin.
- Duintasun pertsonala ikusteko modu  desberdina du pertsona bakoitzak.
- Hetereogetasun pertsonal hau kontuan hartzeko, bai eskola mixtoak bai bereiztuak du.
    - Mixtoak zailagoa du, emakumezkoen eta gizonezkoen emozioak eta jarrerak oso desberdinak baitira.
- Desberdintasun hau kontuan ez hartzea, naturaren aurka joatea da.
    - Desberdintasun bai psikologiko, bai mental bai pertsonalak ditugu.
    - Pluralismo soziala bultzatu beharra.
    - Beharrezkoa da guztiei laguntza arreta berdina ematea.
-Emakumeek
    - Hizkuntzetarako gaitasuna
    - Hitz egiteko gaitasuna
    - Ortografia hobea
- Gizonezkoek
    - Matematiketarako gaitasuna
    - Ikasgai teknikoetarako gaitasuna
    - Kiroletarako gaitasuna
    - Garapen psikologikoa adin gehiagorekin gertatzen da emakumezkoetan baino
       -Motibazioa gal dezakete.
- Bai emakumezkoen bai gizonezkoen gaitasunak kontuan hartu beharko lirateke.
- Bien arteko elkarbizitza, aurkako sexua ulertzeko eta egokitasunerako balio du.

Jimenok, oso argi ikusi daitekeen moduan, eskola bereiztua defendatzen du, sexu bakoitzaren desberdintasunak hobeto ulertuko eta garatuko direla argumentatuz.

Irakasleari eginiko elkarrizketa

Ezagun dudan irakasle bati elkarrizketa egiterakoan,irakasle izateak dituen alde on zein txarrak ikasi ahal izan ditut gertauagotik, eta kontatu dizkidan lan-esperientziei esker ere etorkizunean jasango ditudan egoererei buruzko ideia bat egin ahal izan dut.

Hasteko, irakasle bezala lan eginez gero aurki ditzakegun egoera ez ain onak:


-Zure lana etengabe kritikatzen dute gurasoak (umeek behar dutena ikasten ez dutela, hauen nota txarrak irakaslearen errua direla, ume alferra bada irakaslearen errua dela...).
-Normalean irakasle geheinek (lankideek) ez dute hauen lana serioki hartzen, irakasle askok ahalik eta inplikazio gutxiena nahi dutelako hauen lanean, eta lanorduak amaitu bezhain laster ez dutelako ezertan parte hartzen:  (eman zidan adibideen artean azaldu zidan nola bi hilabetez behin informatika edo ume-psikologia kurtsiloak hartzeko aukera daukaten; ez da derrigorrezkoa baina hau ikasita irakasle bezala osatuago zaudela adierazi zidan, eta lankideen gehiengoak hau egiten ez duela ikustean, frustrazio handia sentiarazten dute gainontzekoek.
-Lankideei begira esan zidan beste gauza bat (lanean igarotzen duten "denbora minimoaren" kontuari lotuta) hauen partaidetza minimoa da eskolaren ekintzak antolatzeko: jolasak, jaiak, merendolak, lehiaketak...
-Eta azkenik gehien molesta dezakeen puntua azaldu zidan; nola batzuetan, naiz eta zure esfortzu guztia horretan jarri, zure taldeak ez duen gaia inondik inora ulertzen (batez ere txikiagoak direnean).
Honek presio handia dakar berekin, hilabete bakoitzaren bukaeran talde bezala helburu minimo batzuk lortu behar dituztelako.


Baina presioa eta lankide batzuen lan apurra alde batera utzita, irakasle izatea bereziki betegarria den lana zela azaldu zidan.

-Lanean hasi bezhain laster, umeen irribarreak, hauek ematen duten alaitasuna eta maitasuna, ume txikiak laguntzeko eta ulertzeko gaitasuna... oso sentsazio betegarria direla esan zidan, eta lan bezala ez lukeela aldatuko.
-"Ume bakoitza guztiz desberdina da bestearekiko" azaldu zidan, eta bakoitza ulertzea, laguntzea, eta behar duen hezkuntza pertsonalizatua ematea eguneroko erronkarik ederrena dela ere esan zidan.
-Jende eta historio asko deskubritzen dituzu lanbide honekin, eskolan bisita ugari jasotzen dugulako jende askoren partez: kirolariak, bidaiariak, idazleak... eta umeek hauen seniderenbaten historioa kontatzen badute ere egunero atzo ez zenekien zerbait ikasi dezakezu.
-Baina benetan onena ume guztien bigarren ama baten antzekoa izatea da. Hauek arazo larrirenbat dutenean eta zuregana jotzen dutenean laguntza eske, benetan pertsona gai eta garrantzitsua sentiarazten zaituztelako.


Behin alde onak eta txarrak ikusi eta gero, elkarrizketa honek zer eman didan aipatu beharko nuke, hau da, zer ikasi dudan esan didan guzti honekin, eta ni bi aholkurekin geratuko naiz:

*Arazodun ume bat baldin badaukat etorkizunean nire gelan, ahal bezhain laster eman behar diot laguntza, naiz eta hauen gurasoek ez onartu semeak/alabak benetako arazo bat duela, bestela , umea handitutakoan benetako arazo larriagoak izango ditu.
*Irakasle bezala EGUNERO eta BETI ikasi daiteke zer edo zer berria, eta besteen aholkuak onartzen eta dena ez dakidala onartzen ikasi behar dut, era honetara bihurtuko bai naiz benetako irakasle ona.

martes, 8 de noviembre de 2011

Irakasleari eginiko elkarrizketaren hausnarketa

 Duela aste bat nire izebarekin geratu nintzen elkarrizketa egiteko, 35 urte baitaramatza lehen hezkuntzan irakasle gisa. Nire senitartea izanez gero, konfidantzaren aldetik ez genuen arazorik izan galderak egiteko eta erantzuteko orduan; horren ondorioz, elkarrizketa aurre zihoan ahala hainbat anekdoten berri izan nituen. Horien artean bat bereziki harritu ninduen: duela 10 urte gutxi gorabehera nire izebak zailtasun ugari zituen ikasle bat klasean izan zuen. Kurtsoaren amaieran egoera ez zen gehiegi hobetu, eta bere gurasoei gomendatu zien bere semea errepikatzea, hurrengo kurtsoak oso konplikatuak suerta ez zekizkion. Gurasoek ez zuten kasurik egin, eta nire izebak ez zuen ume horren berri izan hainbat urte pasa arte; supermerkatuan erosketak egiten zebilela, ikasle horren amarekin topo egin zuen, eta kontatu egin zion asko damutzen zela bere momentuan nire izebari kasurik ez egiteaz, ikasketak DBHa bukatu gabe utzi baitzituen, eta lan barik zegoelako.
Anekdota honetaz gain, beste hainbat ere kontatu zizkidan, baina nire aburuz hau da larriena, gurasoen erabaki horrek kondizionatu zuelako ume horren etorkizun guztia.



Bizipen eta anekdota horien artean, nire lanerako erabilgarriak izan daitezkeen hainbat gauza ikasi nituen:
- Pazientzia izugarria behar da.
- Irakaslearen lana ez da soilik umeei klase eman.
- Klase bakoitzean ematen den materia bere prestakuntza du atzean.
- Gaur egun garrantzi gehiegi ematen zaio burokraziari, beste irakasleekin umeen emaitzak komentatzeari.
- Ordutegi laboralean ez da kontenplatzen zailtasunak dituzten haurrei emateko klase pertsonalizatuak.
- Beti izan behar da kontuan
- Ez da gauza bera behe-zikloko edo goi-zikloko ikasleei heztea.
- Goi-zikloko ikasleekin psikologia erabiltzea erabat garrantzitsua da.
- Unibertsitatean ikasten dena ia ez da erabilgarria lan egiteko orduan. Esperientzia eta praktika dira benetan etorkizunean baliogarriak suertatuko direnak.
- Unibertsitatean praktikei denbora gutxiegi ematen diete.
- Tutorea izatea alde batetik ona izan daiteke, ikasleak hobeto ezagutu ditzakezulako, baina bestetik marroi asko jaten dituzu; esaterako, guraso askok ez dute onartzen bere seme-alabek nota txarrak izatea, eta irakaslearen errua dela diote. Honen arrazoia irakasle askok bere lana behar den moduan ez egitea da, kurtso batean ia ez badute lantzen landu behar dutena, hurrengo urtean zailtasunak izango dituzte mail horretan mantentzeko.
- Enpatia izatea ezinbestekoa da.
- Talde-lanak (irakasle honen ustez) umeak ikasteko metodo eraginkorrenetarikoa da.
- Sailatu behar da lana etxera ez eramaten. Hau da, sailatzea eskolan aurkitzen dituzun arazoak eskolan bertan konpontzen, gauza horiei gehiegi pentsatuz gero estres handia izan baitezakezu.
- Autoritatez irakatsi behar zaie umeei, baina beti errespetuarekin.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Japoniar hezkuntza gogorra

Mundu osoan zehar hezkuntza metodoak ez dira berdinak izaten, baina badago bat arreta deitarazi didana, eta uste dut batek baino gehiagok pentsatuko duela hezkuntza mota berezi hau bitxi xamarra dela.
5 Urteko ume Japoniarrak musika akademia batean
Japoniako hezkuntzaz ari naiz hain zuzen, bertan ematen diren metodo gogor eta estresagarriengatik.
Nire iritzia eta irakurritakoa azaltzen hasi aurretik, Japoniako idealak azaldu behar ditugu aurrena, ahal bada, bertakoen paperean apur bat barneratzeko: badirudi, Japoniarrek uste dutela ume baten jakinduria piramide itxurakoa dela, eta ez, beste askok uste duten bezala, piramide itzuliaren itxurakoa; ume bat jaiotzen denean izugarrizko gaitasunekin dator mundura, eta gaitasun hauek (piramidearen oinarria) ahalik eta gehien aprobetxatu behar ditugu bere bizitzako lehen urteetan, bestela, nagusia egitean ezingo dugu ezer egin.
Hazten doan heinean piramidea (pertsonaren jakinduria gaitasuna) estutuz joango da, eta oinarri zabala aprobetxatu ez bada, ez da pertsona jakintsua bilakatuko.
Hortaz, eta behin Japoniarren idealak ezagututa, ikus dezagun irakurritakoaren laburpena:

Arreta deitarazi didan lehen puntua, bertan ematen den titulukrazia delako da, eta horren arabera, Japonian bizi den pertsona ororen estatus soziala nolabait baldintzaturik geratuko da bere eskola eta unibertsitate tituluengatik.

Honekin esan nahi dudana da, bertan pertsona errespetagarria eta onartua izateko zure tituluei begiratzen zaiela lehenago.
Honi oso estuki loturik aipatu nahiko nukeen beste puntu bat, eskola gehienetan umerenbatek jasaten duen "bulling" arazoa da; Japonian, eskoletan bereziki, umeen artean izugarrizko lehia sortzen da notarik onenak nork aterako dituen ikusteko, eta umerenbatek erdipurdiko emaitzak lortzen baldin baditu, beste ikasleekiko mespretxua jasango du.
Ez da ordea datu hori gehien harritu nauena, izan ere, Japonian, 4 umetatik 2,6k jasaten dute "bulling" arazo larri hau.
Horrelako astakeriak entzun eta gero, irakaslearen papera datorkit burura berehala, baina jakina, beste datu are beldurgarriago bat ere irakurri dut: irakasle Japoniarrek, umeen kalifikazio altuak baino ez dituzte bilatzen , eta beraz, hauei haurren artean gertatzen zaienaren ardura ez dute hartzen, eta laguntzarik ematen ez dutenez, ume askok izaten dituzte arazo ugari.
Bukatzeko, aipatzea gustatuko litzaidaken beste puntu bat gurasoen jarrera da.
Esan dugu Japonian irakasleek emaitzak baino ez dituztela ikusi nahi, eta gurasoen kasuan, okerragoa da egoera; hauek berebiziko lana baino ez dute bilatzen, eta hauen umeak onenak izatea nahi dute.
Horretarako, akademia berezietara apuntatu, ahalik eta eskola onenetara eraman, eta ahalik eta hezkuntzarik gogorrena jasanarazten diete haien seme alabei.
Hainbat gurasok, gainera, amaren haurdunaldian umeari klase partikularrak ematen dizkiete(sabel barruan) bere jakintza garatzeko jaio aurretik ere, umea mundura etortzean mutiko/neskato osasuntsu bezain azkarra izan dadin.

Idazkiari buruz informazio gehiago jaso nahi baduzue, jo web orrialde honetara:

EGILEA: UXUE ARENAZA

martes, 1 de noviembre de 2011

DBHko lehenengo mailako neska musulman bat ezin du eskolara joan "hiyab"-a eramateagatik

Kurtso honen hasieran Burgoseko "Félix Rodríguez de la Fuente" institutuan 13 urteko neska bat klasetik aldendu dute, burua "hiyab" (belo islamikoa) baten bidez estaltzeagatik. Institutu horren arautegiaren arabera ikasle guztiak buru hutsik egon behar dira, mediku batek osasun arrazoiak direla bide kontrakoa esaten ez badu.
Neskaren familia ez da geldi geratu, eta kasua auzitegietara eraman dute. Hala ere, auzitegiek egoera hau aztertzen duten bitartean neskak ezin du klasera joan, eta orain arte klase guztiak galdu ditu. Liburutegian baino ezin du ikasi, fotokopien bidez eta irakasleen laguntza barik, eta bere ikaskideekin patioan baino ezin da egon.
Norberaren erlijioari buruzko iritzia alde batera utziz, institutuak izan duen jarrera erabat kritikagarria da, "hiyab"-a eramatea debekatuz gero lortuko duten gauza bakarra ikale batzuk galtzea izango baita.

Iturria: http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Fiscalia/Burgos/investiga/posible/delito/caso/nina/velo/elpepusocedu/20111027elpepusoc_9/Tes